Edukira joan

Karrikiri (ganadutegia)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Karrikiri (ganadutegia)
Datuak
Motaganadutegi (zezenketarako)a eta enpresa
HerrialdeaEspainia
Historia
Sorrera1850
Sortzailea

Karrikiri (gaztelaniaz Carriquiri idatzia, C bikoitza duen etxearen burdina eta guzti) zezen suharren ganadutegia da, 1850ean Nazario Karrikiri enpresaburuak sortua. Iruñeko Sanferminetan toreatu zen lehen ganadutegia izan zen, eta hortik hartu zuten izena Sanferminetako zezenketetako zezenik suharrenari urtero ematen zaizkion sariek.[1] Karrikiriren ondorengoek 1908an saldu zuten jabetza.

Urte askoan Tutera inguruan egon zen kokatua ganadutegia, baina 21. mendean “Vega de Hornillos” eta “Valcuevo” finketan bazkatzen dira, Alconchel udalerrian daude, Badajoz probintzian.[2]

Karrikiri ganadutegiko inoizko zezen ezagunena Llavero izan zen, indultua lortu zuena Zaragozan 1860an, ezten-hagaren 53 sastakada jaso ondoren eta 10 zaldi hil ondoren.[3][4][5]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]